IDATZIAK

2023 - 04 - 01

<< ATZERA

 

Nik ere ezagutzen nuen Mendi

Berari eskainitako kantu baten bidez

Zarautzeko malekoia beti dut gustuko

Kantatzen nagoen arren


Mendien aldera egin dugu gaur

Izan ere etxean

Tolosar baten izaera mantendu dut

Zuganako dudan miresmena

Zurekin batera partekatuz

Mendia lasai baitago

Kotxean goazen bitartean

Hasten da doinutxo hori azaltzen


Uneoro gaude elkarrekin

Fakultatean ere bai

Norbera bere eginkizunetara

Ikasten ari naiz pila bat

Leku guztietatik eta…


…Euria etxera iritsi orduko…


…Eta beti egingo dizkidazu

Gustuko ditudan galdera horiek, beti irribarrez

Ohean gaudenean ere bai

Muxu goxoak tarteko

Bata bestearen gainean bueltaka

Zeren baikortasuna baino ez da

Zure begiak trasmititzen dutena

Hala ere, beheko iturritxo eztia

Martxan jarri den arren

Beti gogoraraziko dizut

Benetan maite zaitudala


(Eugeni Alzibar)