IDATZIAK
2023 - 06 - 06
Eguna argitu delarik
Oraindik balantzaka sentitzen naiz
Bart gaueko trosta goxoengatik
Eramaten uzten naiz
Dena lasai aurkitzen delako
Loturarik estuena
Musikarekin dudan sentsazioa da
Mina ez dela inoiz
Erakutsi dit
Eta zerbait gidatzen imajinatzen naiz
́Errealitatea halakoa ez izan arren
Baina berdin du
Ni, ni naiz eta
Erritmo huts batek
Pertsona baten izaeraren zatiak
Definitu ditzake
Hori izan baitut buruan, txikitatik
Tolosak hala erakutsi zidalako
Arrastian bakoitzak bere zereginetan jardun gara
Musika jarri dut
Nire hausnarketan murgilduz
Pentsatuz, imajinatuz
Lasaitasunez
Barrenak eskatzen didana
Abestea delako
Ezustean etorri den
Sumendi hau
Nolabait
Gozatzen ikasteko
Afalostean gertatu denaren antzera
Ohea oholtzarik goxoena
Bihurtu dugun heinean
Gorputzeko kobazulorik leuneenak
Deskubritu ditugu
Loa elkarren menpekotasunean
Besarkatuak eraman gaituen arte
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)