IDATZIAK

2023 - 06 - 21

<< ATZERA


Errealitateak eragindako zotin batek

Ezer ez baten magala

Mirestera narama

Hausnarketa bakarti batean nagoenean

Ume huts bat izan nintzela jabetzen naiz

Huts-hutsa, bai, zoriontsuena

Bilakatzearen ondorioz


Arrastian etorri zara zure zereginetatik

Eta dena lasai mantendu da mendi giroan

Egun hodeitsuek lasaitasuna dute zer emana

Baita kanpoko txakurren jolasek

Ingurua baretzea lortzen dute

Soilik bere osotasunean


Mila biderrez esandako hurak

Ohera garamatza zuzenean

Zu ni besotan hartuz

Eta belarrian gauza ederrak

Goxo-goxo xurxulatuz

Izerapean egindako guztiak

Ez baitauka inongo mugarik

Esan dizudanaren jarraipena delako…


…Euriaren hotsak jada…


…Arestian aipatutakoak

Elkarren belarrietan

Besteari esaten diogu

Muxuen bidez, leun-leun

Baina loak hartu aurretik

Hori atera zait besarkatuta

Zure barruan nauzularik


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)