IDATZIAK
2024 - 07 - 01
Nire burua ikusten dudanetik
Kasurik egin ez nion zerbait datorkit gogora
Zure islada menperatua
Galduko zaitudan beldur hutsa
Isiltasunak urduri jartzen nau
Baina ez isiltasun berak, zureak baizik
Agian ez dut ondo jokatu
Baina ez dago inongo intentzio txarrik
Zure muxuak faltan botako ditut eta
Denak berdin jarraitzen du
Horregatik, ez zara desagertu
Eta hori eskertu nahi dizut
Artea berari egiten diodan bezala
Liburuak, zinea, musika…
Euren besoetan edukiko naute
Goxo-goxo bulunkatuz
Baina ez diot inorri azalpenik eman behar
Hartu nauen taldeak badaki beti
Atsekaberik sakonenean
BetI laguntzeko prest nagoela
Gaur gauean ere ene izkina itxaroten egongo zait
Jon eta Antonia Marbellan dauden bitartean
Orduan beraiekin geldituko naiz ene barrenean bidaiatuz
Bakarrik nago
Edo egon nahiko nuke
Inor ni triste ez ikusteko
Sekulako negargura daukat
Eta niretzat gordetzeko joera dut
Baina oso modu errazean antzematen zait
Sekulako tristura gordetzen dudala
Noiz besarkatuko ote zaitudan esperoan.
Maite zaitut, bitxu
(Eugeni Alzibar)