IDATZIAK
2023 - 09 - 22
Sinisten dudan une guztietan
Niganako ulerkotasunaz jabetzen naiz
Zein da gaitza?
Guztion batzen gaituen mina normala
Eta hori gertatzen zaidanean, eskerrak
Negarrez hasten naiz
Ez dut errekonpentsarik nahi
Ezta gezur faltsurik ere
Triste nago, alai nabil
Begiak busti ezinik
Gidatu nahiko nuke
Bolante bst nire eskuetan
Goxotasunez lasai pentsatzeko
Errepideak uzten didan bitartean
Errekonpentsaren ezak
Desio bat jaiotarazten du nire barnean
Elkarrekin hasi aurretik berdina egin genuen zera
Orduan hasi ginen gaueko kontzertuak ematen
Ohean zehar goxo-goxo egiten
́Muxuen bidez gorputzak marraztuz
Mihien sekretuak ezagutuz
Guztia janez, desioak asetuz
Eta etzanda nagoela
Zaldi goxo baten barrura sartuz
Zu ukituz, laztanduz
Gozaraziz
Mundua bere nahigabean ulertuz…
…Ekaitza leihoaren beste aldean…
Pozik nago
Baina irudimen honetatik at
Igande goxo bateko
Eskakizun bat datorkit gogora
Zein orain arte eskatzen
Ausartu ez naizena
Ene haurtzaroa gordetzen duen
Ingurura eraman nazazu
Zure familikideak ikusteko bada ere
Orendain itxaroten ari ote zait?
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)