IDATZIAK

2023 - 12 - 07

<< ATZERA

 

Zoriontsua naiz

Betidanik izandako gauzak baloratzean

Norbere askatasunean dut jomuga

Gertatzen diren zenbait egoerek

Indartsuago egiten naute

Zure alboan dena posible delako


Bart gauean irakurtzen nengoen

Ohean jarri zenidan, goxo-goxo

Zu afalostea garbituz gero

Makinatxora jolasten jarri zinen

Hori baita zure zaletasunen pasioa

Niretzat, behintzat, guztiz ulertzekoa dena


Irakurtzen ari naizen liburuan

Pertsonaia iluna aurkitzen da

Oso berezia dena

Maite dut,

Zu maite zaitudan bezala

Eta bera gaizto batekin

Izandako elkarrizketak

Seko txoratu nau:


"-Nor zara?

-Inor bereziki

-Ikusi al gara lehenago?

-Ez zehazki

-Nola ezetz zehazki?

-Soilik zure amesgaiztoetan ikusi gara

-Zoratuta al zaude?

-Ez asko

-Eta horrek zer esan nahi du?

-Esan zuk

-Eta nola jakingo dut?"


Neska azkarra, berezia

Millennium liburukoa

Ez da autista, mesedez

Ez du gaixotasunik

Berezia da

Eta badaki ere maitasuna ematen

Berak nahi dunean soilik

Araba aldean ezagututako

Norbaitek bezala


Olgetan bukatu duzunean

Gameboy-a utzi eta nigana etorri zara

Muxuka hasi duzu egonaldia

Maitasunezko ezpain eta mingainen ibilaldia

Nire lepotik belarrira igoz

Hozkadutxoak tarteko

Nire plazeren oihutxoak hasi diren arte

Kamiseta kentzeko eskatu dizut

Eta hala egin duzu bakoitzarekin

Liburu elektronikoa goxotasunez itzaliz

Manta azpian biluztea lortu dugu

Eta irribarrez gaude

Oso ondo dakizkizu nire txoko berezienak

Non soilik zuk duzula sarbidea

Ostera iturritxoren bat izetuz

Besarkatuta lokartu gara

Eta orain arte izandako ezinegon guztiak

Betirako su eman diezu


Zoragarria zara, pitxin


(Eugeni Alzibar)