IDATZIAK

2024 - 01 - 25

<< ATZERA


Irakaslearen enpatia horrek

Zur eta lur utzi nau

Ikasturte osoan azaldutako gauzak

Pikutara joan direlarik…

Negargura eman zidanak

Gaur begiak ireki dizkit

Eta zenbakiengatik irabazitako puntuak

Goxotasunez gordeko dituela

Esan dit


Zu eta ni

Elkarrekin bazkaldu dugu

Ostera bueltatxo bat eman ahal izateko

Ez nuen siestarik bota nahi

Eta ibaiaren ertzetik paseoa

Eman dugu


Lasaitasunaren hazia agertu zait

Behin betiko irudikatu nuen infernuan

Gaur berak begiak ireki dizkit

Niganako konfidantza osoa zuen

Eta ez, maitea

Behin gehiago hegazkinak

Nire buruaren gainetik igaro dira

Ni ohartu ez nitzan


Gauean ospatu dugu

Mundu honetako jende onaren existentzia

Oheko kontzertuan saltoka ari ginela

Nota horren eskertasuna sentitu dut

Guztia erreza ere izan

Ezin duelako

Maitasuna abiatzen denetik

Mutrikun bizi den agian surflari bati

Eskerrak eman nahiko nizkioke

Begien aurrean errudun sentiarazi gabe

Bizitzan eman behar diren

Urratsak erakusteagatik


Eta zu, maitea

Badakizu…


Maite zaitut


(Eugeni AlzibaR9