IDATZIAK

2022 - 01 - 05

Isiltasun batetik abiatutako arratsa.

Bazkal ostean siesta ederra botata

Ohartzen gara ez dabilela hodeirik

Gu oraindik besarkatuta gaudela

Erabakitzen dugu leku maitatua.

Han izan gara honezkero lasai

Baina hark utzitako usain ederrak

Dastatu ditzakegu kontatzen didazun bitartean.


Zoriontasunez osatutako tokia

Katto maiteak jositako Adarra

Hura miresten dugu maitatzen garen bidean

Jada lehendik zenuen laguna oirain

Imajinazioz zein saminez aurkeztu didazu.

Laztana, zurea bai bihotz hunkitua

Lehenik jakin bainuen horrelakoa zinela

Menditan zehar zenbiltzanean zu zintudan

Ene oroimenaren ardatzik sendoenean.


Ilunabarretik agertzen diren koloreen

ispilu bihurtu dituzte nire malko ahulak

Gutxi batzuk dira isurtzen ditudanak

Pozaren seinale esanguratsuak

Eta zure besoetan babesteko desira.

Eskertasuna da batez ere orain

Zugatik barrenean sentitzen dudana.


Etxeko leihoan oroitzen dut leku horren zirrara

Ekiaren eroriera ikusita itzuli gara gure goxotasunera

Zu afaria prestatu arte zerbait irakurriko dut.

Ezin zaitut askotan lagundu eskuen dantzatxo nahi gabeengatik.

Jakin duzu gure maitasuna isladatzen

Iluntasunean laztanak egiten dizkizut lasai egonarazten nauzulako.

Jada jorratuta zenuela gaitasun hori ezagutu ginenean

Hala dirudi gauero-gauero zure magalean lokartzen naizenean.


Maite zaitut.


(Eugeni Alzibar)