IDATZIAK

2022 - 07 - 14

<< ATZERA

Mendira goazenean
Zurekin nagoenean bezala
Sortzen ditut paisaiak
Muxuak eta zirrarak
Laztantzen dizkidan hori
Zu zara

Zeru oskarbia
Siestan gaudela besarkatuta
Ostean bide lasai batetik
Agertzen garen
Begirada

Iluntzean igarri ditut
Lotzen gaituzten
Zoriontasun josketa guztiak
Olgeta bilakatzen direnak 

Oheko kontzertu eroenean
Haren enpatia sortu dugu
Azalak batuz, irriak ikusiz
Maite garela oroitarazteko

Miresten zaitut

(Eugeni Alzibar)